XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): garbayaren bidez irudiñak eta ogenak zapuzten baitira, ta siñestearen bidez nork bere burua Yesukisto'ri makurtzen dio (I Tes. 1,910; Err.,11,4; X,9).

Orra labur-zur; yoan-aldiari buruz diona: atsegin baitzitzayon, oraindik; ortaz birritan ari izango da (31;34-35).

Etorkizuna (22-25) illun ta beltz dakus.

Yerusalen'a begira dago.

Paul'ek zain gaiztoko berri sumatu du.

Bertan auxe bakarrik ageri da: kate ta nekeak.

Ori zun begiko fitsa.

Orixe adirazten dio Goteunak iri bakoitzean.

Nolatan esaten zion Ats gurenak?

Laister, Kaisarai'n Agab igarlearen esankizunen bidez (XXI,1014).

Lenago beste zenbait bidez: agerpenez, ayeruz, adiskideen sarrakioz, etsayen eskeinkak, barneko eskerrak.

Naigabe ta durdu oyen azkena eriotza izango ote danik eztazagu.

Orainarte, Erroma'ko agintarien itzalak amaika bidar eriotzetik atera du; ayen gogo zuzen, beso sendo ta sen ona ezagunak zitun.

Erromatarra izaki, ango nagusiena zan azken erabakia artzea.

Beldurgarriagotzat zun, noski, yudu zital eta sabelpetxurien gorroto miña: Yesu'ren auzian ere Pilat beren esanetara ekarri zuten.

Aren ondoren, Yudai'ko yaurle izanak, aulagoak izan ziran.

Agintari zan Pelix, okerra zenun, zuzenaren-aurkako erabakia emateko egokia.

Agian, il ere egingo zun.

Dana dala, ordea, bere biziaz ayola Paul'i ez, bere elburura iritsi ta Yainkoaren eskerra aldarrikatzeko arloa, Yesu Yaunak ari egotzia, burutu ezkero (24).

Berri Onaren aldarrikari izateko aukeratu izan baitzun Yaunak, bere izango ta egingoa ondarreraño zintzo ta kirmen bete nai du.

Azkenaldira, Timote'ri beraren egitamua azaltzean, orixe aurkezten dio: Zu, berriz, zaude zurt orotan; yo lanera gogor; Berri Ona zabaldu ta zure egitekoa bete ezazu.

Ni illurren nago, ba, ta nereak laster egingo du.

Burruka on egin dut; atxintxiketa burutu dut; kirmen egon naiz.

Zuzentasunaren buruntza daukat orain zai; ta Yaunak, ebazle zuzenak, emango dit egun artan (2 Tim IV,5-8).

Arrezkero, ez da musututs geldituko.

22garren eta 25garren idaztuneak alderatu ditzagun: Yerusalen'a noa an gertatuko zaidanik yakiteke.

Gaurgero badakit nere aurpegia ikusiko ez duzutela zuek.

Aurrenik esanak bigarrena bigundu ta mugatzen du, noski.

Ba-dakit... orixe zun orduko ustea, Yainkoaren esanetan oiñarririk izateke, asmo goibeletan baizik.

Asmatu lezaken giñoan daki.

Geroak beraren ayerua gezurtaturik, orduko ustea ustel izan zitzaion.

Paul berriro Asia`ra etorri ta berriz ikusiko du Epeso.

Alere berriro itzuliko etzalakoan zegon, ta ortan etzun arbelik egiten, zenbait benetako zio baitzitun.

Gero itzuli zala-ta, orain okerrean zegonik ezin diteke esan.

Balizkatuta ere, itzaldi au ontzat artuz ez ditu aintzakotzat Paul'ek Bidali zanez ez esanak.

Orra korapillo askatzeko oi dugun bidea, Idazteunaren uts eziña ere onarturik.